=] LóRééNa RóóJóó [=

Mendeak bizi garela, zoriontzu gezur batean.... :(

2010/10/26

Maialen Lujanbio >

Bertsolariak: Lujanbio Maialen Herria: Hondarribia
Eguna: 1994-03-04
Gaia: Zu, haurdun zauden emakume bat zara. Sendagilearengana joan zara eta honek umea galduko duzula esan dizu.
Doinua: Nere gogoa hegan dijoa
Neurria: Zortziko handia
Lana: Bakarka gaia-emanda
Jardun-mota: Jaialdia
Gai-jartzaileak: Iza Junkal
Argitaratua: BAPATEAN 94, 76 OR.


Meikuangana juan naiz eta
hauxe da hauxe trantzea!
Ez nuen uste nere plan denak
golpetikan aldatzea,
baina hauxen da depresioa,
hau da desesperatzea,
egin ditudan amets guztiak
pikutara botatzea.

Zorion kutsuko usai goxo bat
sumatzen nuen haizean,
irria eta poza besterik
ez zegon gure artean,
triste bizitzeik ez nuke gura
nere bizitza luzean,
urteen juanak zentzurik ez du
beste bat izan ezean.

Umea galdu dedala eta
hauek dira nere penak,
emakumeok sarri ditugu
egoismo nabarmenak,
ta gizartera begiratzera
ausartu gaitezen denak,
ume mordo bat egongo dira
ama bat behar dutenak.

1 comentarios:

Hau da euskara klasean Alex-ek eskatu digun bertsoa. Nik Maialen Lujanbioren bat hartu dut. Zuen gustokoa izatea espero dut.
 

Publicar un comentario