Bertsolariak: Lujanbio Maialen  Herria: Hondarribia 
Eguna: 1994-03-04  
Gaia: Zu, haurdun zauden emakume bat zara. Sendagilearengana joan zara eta honek umea galduko duzula esan dizu. 
Doinua: Nere gogoa hegan dijoa  
Neurria: Zortziko handia 
Lana: Bakarka gaia-emanda  
Jardun-mota: Jaialdia 
Gai-jartzaileak: Iza Junkal  
Argitaratua: BAPATEAN 94, 76 OR.
Meikuangana juan naiz eta 
hauxe da hauxe trantzea! 
Ez nuen uste nere plan denak 
golpetikan aldatzea, 
baina hauxen da depresioa, 
hau da desesperatzea, 
egin ditudan amets guztiak 
pikutara botatzea. 
Zorion kutsuko usai goxo bat 
sumatzen nuen haizean, 
irria eta poza besterik 
ez zegon gure artean, 
triste bizitzeik ez nuke gura 
nere bizitza luzean, 
urteen juanak zentzurik ez du 
beste bat izan ezean. 
Umea galdu dedala eta 
hauek dira nere penak, 
emakumeok sarri ditugu 
egoismo nabarmenak, 
ta gizartera begiratzera 
ausartu gaitezen denak, 
ume mordo bat egongo dira 
ama bat behar dutenak.
2010/10/26
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)