=] LóRééNa RóóJóó [=

Mendeak bizi garela, zoriontzu gezur batean.... :(

2010/02/28

Aste kulturalean idatzitako ipuina

AMETS PUXKATUA

OSTIRALA 23: LOIU-KO AIREPORTUAN

’ Bilbo - Alemania bidaiarako azken abisua ’’. Hori izan zen lanbide berri bat bilatzera eraman behar zidan hegazkinean sartu aurretik entzun nuen azken gauza.

Barkatu, lehenik eta behin presentatu behar naiz: Irati Uberroa dut izena eta 1978.urtean Gasteizen jaio nintzen. Orain 32 urte ditut eta nire ametsa betetzeko gogo izugarria daukat 14 urte nituenetik: Psikologia ikasi eta Alemaniara lan egitera eta bizitzera joatea: eta gaur amets horren lehenengo zatia egiaztatuko da.

Nola sentitzen naizen adieraztea oso zaila da. Alde batetik oso pozik nago behingoz Alemaniara joateagatik; baina bestetik triste nago nire familia eta lagunak Gasteizen utzi ditudalako. Baina orain ez dut nahi horri buruz hitz egitea, nire begien malkoak eror ez dadin. Nahiago dut pentsatzea bakarrik 6 hilabete izango direla.

Erreka baten ondoan dagoen hotel batean egongo naiz hemendik 13 ordura gutxi gorabehera eta bihar bertan hasiko naiz frogetan nire enpresa berrian. Beldur pixka bat daukat ez dakidalako nola hartuko nauten alemaniarrek. Gainera hizkuntza ez dut asko dominatzen; eta hori gutxi balitz ez dakit haien ohiturak eta erlijioari buruz gutxi bat dakit. Orain damutzen nahiz informazio gehiago bilatu ez dudalako. Hori gertatu izan balitz orain kultua, artea, ohiturak, erlijio, historia… eta gauza guzti horiei buruz gehiago jakingo nuke…

LARUNBATA 24: ELKARRIZKETA

Elkarrizketa bukatu berri da eta ez nago batere pozik. Gaizki joan da. Galdetu didate ea zer nekien herrialde edo hizkuntzari buruz eta, noski, egia erantzun behar izan dut: ia ezer… Hori erantzun bezain laster enpresako nagusiaren aurpegia guztiz aldatu da, egun batzuk barru erantzuna jasoko nuela esan eta dit eta agur labur baten ostean bere bulegora bueltatu da. Bere aurpegia ikusita ez daukat itxaropenik.

AZTEAZKENA 28: ERANTZUNA

Nire susmoak egia bihurtu dira: Erantzuna ezetz da. Esan didate psikologoa ona naizela eta etorkizun ona izango dudala baina Alemana ez dakidanez, eta herrialdea ez dudanez ezagutzen beste bat hartu dute. Oso triste eta damututa nago baina badakit arrazoia dutela. Nire jakinduria gutxi honekin ezin dut lan postu hori bete.

Gutxienez informazio gehiago izango banu edo, behintzat, Alemana jakin izango banu hartuko nintuztela esan didate. Hortaz, beste baterako ziurtatuko naiz herrialdeari buruz gehiago jakitea. Baina hau ez da hemen bukatu eta hotelera bueltan nengoenean galdera bat bururatu zait: kontinente berberean egonda eta hain hurbil egonda ere ez badut herrialde honi buruz ezer ez ezagutzen nola pentsatu ahal izan dut bere familiako kide bezala hartuko nautela? Eta nola ez dakit gehiago nire ondoan bizi den auzoko atzerritar horiei buruz? Hau nire lagun eta familiaren artean zabalduko dut haiek ere pixka bat hausnartu ditzatela. Eta beharbada ere liburu bat idatziko dut egoera definiezin eta lotsagarri hauek saihesteko.

1 comentarios:

Bikain Lorena!! Oso blog polita gelditzen ari da!!
 

Publicar un comentario