Idazlea: PHILIP PULLMAN
Noruegan jaio zen 1946.ko urriaren 19an. Idazle ingelesa da. Arrakasta handia lortu du helduen eta gazteen artean.Bere obrarik garrantzitsuena ‘’La materia oscura’’ da. Liburu horren lehenengo bolumena (‘’Luces del norte’’) 1995.urtean Carnagie medal saria jaso zuen. Beste sari batzuk ere jaso zituen 2003 eta 2005.urtetan. Tximeleta tatuajea da euskaratu den egilearen aurreneko eleberria.
Euskaratzailea: KORO NAVARRO
Koro Navarro Donostian jaio zen 1955.urtean. Deusto-n Filologia ikasi zuen. Gaur egun testuak itzultzen, erredaktatzen eta zuzentzen lan egiten du Rosetta enpresan. Sariak jaso ditu bereziki itzultzean.
LIBURUAREN INFORMAZIOA
· -TITULOA: Tximeleta tatuajea
· -IDAZLEA: Philip Pullman
· -ITZULTAILEA: Koro Navarro
· -EDITORIALA: Erein
· -SAILA: Bioleta
· -URTEA: 2003
LIBURUA IRAKURRI BAINO LEHEN
Portadak oso gutxi esaten digu bakarrik tximeleta bat agertzen delako atzealde laranja eta arrosa batean. Atzeko laburpenarekin, ordea, susmatu dut 17 urte inguruko bi gazte daudela. Jenny eta Chris deitutakoak eta elkar maiteminduta daudela. Drogatzen direla ere jartzen du eta beharbada horrekin arazo bat izango dute.
PERTSONAIAK
LABURPENA
Chris 17 urte inguruko mutila da. Oraindik ez ditu ikasketak bukatu baina horiek lan batekin txandakatzen ditu. Barry Miller izeneko enpresari batentzat lan egiten ari da, unibertsitateko dantzaldian argiak jartzeko.
Paseo bat ematen ari zenean unibertsitateko inguruetatik bat-batean soinu bat entzuten du: Pauso batzuk eta neska baten oihuak. Neska bere ondoan pasatzen denean izkutatzeko laguntza eskatzen dio Chrisi. Chrisek ez du ulertzen zergatik eskatzen dion hori baina maitemindu denez berehala laguntzen dio. Segundo batzuk pasa ondoren 2 mutil agertzen dira Jennyren bila baina Chrisek, gezurra esanez, ez duela ikusi esaten die. Horrela ezagutzen dira Jenny eta Chris; baina Jennyk eskerrak eman ondoren ihes egiten du.
Chris maitemindu da. Jennyren ilea, usaina, aurpegi… guztia gustatzen zaio. Baina ez du ulertzen zergatik desagertu den. Beste egun batean amaren etxera zihoanean bat batean Jenny ikusten du etxe batera sartzen. Jenny sartzera eta tea edatera gonbidatzen dio. Jenny etxe alokatu batean bizi da Derek eta Ollie Izeneko bi lagunekin. Chris eta
Jenny beste egun baterako geratzen dira Chrisen aitaren etxean, hura hutsik dagoelako asteburuan.
Horrela, Larunbat gauean Jenny Chrisen aitaren etxera doa. Elkarrekin afaltzen dute eta hitz egin ondoren biak oheratzen dira. Oso gau ona pasatzen dute; biak oso maiteminduta daude-eta. Baina Igandeko goiza ez zen berdina izan. Polizia drogei buruz ailegatzen ari den informazioagatik so kezkatuta dago eta atxiloketa bat egitea erabakitzen dute. Nortzuk eta Derek eta Ollie atxilotzen dituzte, batzuetan kannabisa erretzen dutelako. Jenny oso triste eta kezkatuta dago Derek eta Ollieren egoeragatik baine ez dio Chrisi ezer ez kontatu nahi. Izan ere, bakarrik 2 egun ikusi dute elkar.