Oraingo honetan gure klasean pil-pilean dagoen gai bati buruz idatziko dut: Nesken aldagelak. Nahiz eta mutilen aldagela 9 ''gela'' desberdin ditu, neskena bakarrik bi. Arazo larriena daukagu azteazken goizeetan 3 gela batera sartzen garela; eta ez daukagu lekurik. Gainera batzuetan horrek liskarrak eragiten ditu gure artean.
Nik uste dut, txikiegia dela eta haundiagoa egin beharko genukeela arazoak sahiesteko eta erosoago egoteko.Mutilena, berriz gurea baino askoz haundiagoa iruditzen zait eta uste dut askotan gehienak hutsik daudela.
Bestalde, 7etarako itxita daude eta ordu horretan entrenamendua bukatzen dugun neskak (eta ez gara gutxi) ezin ditugu erabili.
Beraz, horretarako proposamen batzuk dauzkat: Lehenengoa eta errazena: Ordutegia zabaltzea. Eta bigarrena eta ez horregatik importantzia gutxikoa, mutilei 2 gela kentzea (gainera ez dituzte behar eta ez dituzte erabiltzen) eta neskeei eman. Horrela neskek 4 izango genituzke eta mutilen, gehiago direnez, 7.
Espero dut guztiei justoa iruditzea.
2010/04/19
Suscribirse a:
Entradas (Atom)